Mezularia
Ekonomia
'Arlo pertsonala, soziala eta profesionala elkar lotuta daude'
Langileari zuzenean eragiten dioten gaiak hartu ditu hizpide Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko Enpresa fakultateko dekanoak, ekonomiari hamabostean behin egiten dion errepasoan.
-
Lanaren eta bizitzaren arteko oreka nola lortu ez da beti erraza izaten.
12:26 min



Lana eta eguneroko bizitza orekatuta dituen pertsonak ongizate maila handiagoa duela eta lanean ekarpen gehiago egiten duela ondorioztatu du Adecco taldearen azterketa batek. Oreka hori lortzeko gakoak zeintzuk diren identifikatzen saiatu da Lander Beloki 'Mezularia'n. Maiatzaren 12an indarrean sartuko den araudia ere izan du hizpide; enpresa guztietan beharrezkoa izango da langileen sartu-irtenak erregistratzea.