Mezularia
'Argia'-l 100 urte
'Euskarazko komunikabideen bilakaera ezagutzeko modua emango du zikloak'
'Argiak 100 urte. Zerukotik lurrekora' zikloa egingo du datozen egunetan 'Argia'-k mendeurreneko ospakizunen baitan. Estitxu Eizagirre zuzendariak eman ditu xehetasunak Mezularian.
-
Estitxu Eizagirre 'Argia'-ko zuzendaria.
7:09 min
Donostiako San Telmo Museoan antolatu dute ziklo berezia, maiatzaren 21etik 28ra. 'Argia-k 100 urte, Zerukotik lurrekora' zikloa lau emanaldik eta erakusketa batek osatuko dute, eta Estitxu Eizagirre zuzendariak iragarri bezala ziklorako espresuki prestatutako emanaldiak izango dira. Koldo Izagirrek irekiko du zikloa, maiatzaren 21ean, 'Mendearen umeek munduari desafio' hitzaldiarekin. Antton Olariagak eta Joseba Larratxek '100 urte, ehunka irudi' hitzaldi ilustratua eskainiko dute; Joxemari Ostolaza, Josu Landa eta Malores Etxeberriak 'Enpeinatzea ez bada libre' errezitaldia; eta Elixabete Garmendiak euskarazko kazetaritzaren bilakaera ardatz izango duen hitzaldia. Estitxu Eizagirre Argia-ren zuzendariak eman ditu xehetasun guztiak.