Mezularia
LGTBIfobia
'Diskriminazioa eta indarkeria eguneroko ogia ditugu'
Homofobia eta transfobiaren kontrako egunaren atariko, LGTBI kolektiboaren aurkako diskriminazioa salatu du Aldartek. Cristina Rueda elkateko kideak garbi du: "Babestuko gaituen legea behar dugu".
-
Aldarte elkarteko kideak dokumentala aurkezteko agerraldian.
5:43 min
Homofobia eta trasfobiaren kontrako egunaren atariko, LGTBI kolektiboaren aurkako diskriminazioa salatu du Aldarte elkarteak. Datua ere eman dute: estatuan gorroto delitu gehien zenbatu diren hirugarren erkidegoa da Euskadi. Egoeraz ohartarazteko dokuemental bat prestatu eta aurkeztu dute Donostian, eta Cristina Rueda Aldarteko Gipuzkoako arduradunak eman du horren berri.