Itxi

Mezularia

Intsumisioa

"Soldaduskaren aurkako garaipena ez genuen ospatu; ideia ona da oroitzea"

'2 urte eta 4 hilabete' dokumentala aurrera eramateko 'crowfounding' kanpaina abiatu dute. Lander Garro da ikus-entzunezkoaren zuzendaria eta Juan Kruz Lakasta intsumisoetako bat.

  • Intsumisioa

    Iruñeko espetxean zegoen intsumiso talde bat, futbolean jokatzeko prest.

    14:50 min
imagen player
imagen player
imagen player

Izar films eta Labrit multimedia daude '2 urte eta 4 hilabete' proiektuaren atzean eta Lander Garro da dokumentalaren zuzendaria. Dokumentala aurrera eramateko 20.000 euro behar dituzte eta kopuru hori lortzeko abiatu dute crowfounding kanpaina. Elkarrizketak, artxibozko argazki, dokumentu eta bideoak eta aurtengo Iruñeko San Ferminetan grabatuko dituzten irudiek osatuko dute filma, eta horrekin batera intsumituak preso egon ziren Iruñeko kartzelaren eraisketa erakusten duten irudi esklusiboak erabiliko dituztela aurreratu dute. Juan Kruz Lakastak gogoratu du, batez ere, Nafarroan indar handia izan zuen mugimendua.