Mezularia
Armen aurkako mugimendua
Euskal armagintzak eragiten dituen zauriak salatu dituzte hainbat eragilek
Hainbat eragilek 'Gerrarako Eusko Label armak' izenburuko jardunaldia egingo dute larunbatean, Euskal Herriko arloko enpresek eragiten dituzten zuzeneko eta zeharkako kalteak salatuko dituzte.
-
'Gerrarako Eusko Label Armak' adierazpenaren sinatzaileak
9:20 min
Euskal Herriko hainbat erakunde eta elkartek Gerrarako Eusko Label armak zenburuko jardunaldiak antolatu zituzten otsailean, Gasteizen, baina eguraldi txarra tarteko ezin izan zituzten jardunaldiak borobildu. Otsailean bukatu gabe utzitakoa larunbatean bukatu nahi dute, eta agerraldi bateratua egin dute, besteak beste, Greenpeace, Intermon Oxfam, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Askapena, Bake Ekintza Antimilitarista, Emakumeok Gerraren aurka eta Gasteizkoak erakunde eta elkarteetako kideek.
Gasteizko Foruen plazan egingo dute azoka larunbatean 11:00etatik 15:00etara. Barazkiez gainera Euskal Herrian ekoizten diren armak edota armentzako piezak erakutsiko dituzte. Era horretara, Euskal Herriko armagintza enpresek gerretarako egiten duten ekoizpena salatu nahi dute. Albaro Anta Gasteizkoak elkarteko kideak aipatu du ehundik gora dira armetarako tresnak ekoizten dituzten enpresak, eta 500 milioi eurotik gorako irabaziak dituztela urtero.
Gehien bat, Europako armadetarako egiten dituzte, laguntzak horretara bideratuta daudelako. Alabaina, enpresek negozio handiagoa nahi izaten dutela salatu dute, eta, Espainiako gobernuak Saudi Arabian, Turkian edota Egipton ere saltzeko baimena ematen diela. Enpresa ia denak ez daudela armagintzara soilik bideratuta, eta euren negozioa bestelako adarretara bideratzeko eskatu diete eragileek.