Itxi

Mezularia

Osasuna

'Arazoa gizarteratu ahala joango da apurtzen suizidioaren gaineko tabua'

Bere buruaz beste egiten duen pertsona kopuruak gora egiten jarraitzen du eta arazoari aurre egiteko estrategia prestatu dute hainbat adituk, tartean da Biziraun elkarteko Agustin Erkizia.

  • Osasuna

    Suizidioaren errealitateari aurre egiteko estrategia prestatu du Eusko Jaurlaritzak.

    12:16 min
imagen player
imagen player
imagen player

Errepideko istripuetan baino jende gehiago hiltzen da bere buruaz beste eginda eta egoeraren larriz jabetuta erabaki du Eusko Jaurlaritzak gai tabua denari aurre egitea. OME Osasunaren Mundu Erakundeak lehentasunezko arloen artean jarri du arazoa eta horren aurrean estrategia bat prestatu dute hainbat adituk, Jaurlaritzaren enkarguz. Helburua da suizidioaren inguruan gaur egun dagoen "tabua" apurtzea, gaia gizarteratzea eta prebentzio neurriak hartzea. Biziraun elkarteko Agustin Erkizia izan da tartean, eta 'Mezularia'n harekin hitz egin dugu.