Mezularia
Tokikom
DINABIDErekin teknologia berrietara egokitzen lagunduko dute Sakanan
Teknologia eta negozio eredu berriak herritarren esku jarri nahi dituzte,trebatzeko aukera emanez. Aintzane Iriberri Sakanako Garapen Agentziako arduradunak kontatu digu TOKIKOMen atalean.
-
Dinabideren aurkezpena
Ikastaroak eta tailerrak eskainiko dituzte DINABIDE proiektuaren bidez. Aintzane Iriberri Sakanako Garapen agentziako arduradunak azaldu digu 'Mezularia'n, ''Tokikom'' atalean. Garaiko teknologietara egokitzeko eta arlo berri horietan pertsonak trebatzeko ikuspegiarekin sortu da espazio berria. Prestakuntza hori, herritarrentzat eta enpresentzat bideratuko dute, batez ere.