Itxi

Mezularia

Euskara

Madariaga: 'Euskara berreskuratu behar izan du bere burua salbatzeko'

Psikoterapia egiten ari den euskaldun baten lekukotasuna bildu du Ainize Madariaga kazetariak Komunitatea Hats bahiturik liburuan. "Euskara debekatzeagatik bizi normala egiteko zailtasunak izan ditu".

  • Euskaldun gazteak solasean

    Euskaldun gazteak bilduta

    10:38 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ainize Madariagak Komunitatea hats-bahiturik. Hiztunaren trauma: diagnosia eta paliatiboak liburuan euskaldun baten testigantza bildu du. Pertsona horri debekatu egin zioten etxeko hizkuntza, euskara, bost urte zituela, eta horrek ondorio larriak utzi dizkio helduaroan. Autoestima arazoak, lotsa, beldurra eta kulpabilitatea sortu dizkio. Traumaren jatorria antzemateko sei urte behar izan ditu. Debekuaren eraginez, umea mutu geratu zen bi urtez. Madariagak kontatzen duenez, "kolegioan debekatu zioten, eta horretaz aparte, irakasleak gurasoei esan zien frantsezez mintzatzeko haurrari, bizian norbait izatea nahi bazuten. Harek frantsesez ez zekienez, eta euskaraz ezin zuenez hitz egin, ezin zuen sentitzen zuena adierazi eta bere burua defendatu".