Itxi

Mezularia

Euskal Herriaren garapena

"Telesforo Monzon eLab Euskal Herrigintza Laborategia" aurkeztu dute

Olaso Dorrea fundazioak bere azken ekimena aurkeztu du Bergaran, Monzonen sortetxean. Ikusmin handia sortu du ekimenak. Iratxe Esnaola Olaso Dorrea fundazioko lehendakaria Mezularian izan dugu.

  • "Telesforo Monzon eLab Euskal Herrigintza Laborategia" aurkeztu dute

    Iratxe Esnaola eta Urko Aiartza Olaso Dorrea fundazioko kideak aurkezpenean.

    8:37 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ordezkaritza politikoa, sindikala eta beste hainbat alorretakoa izan da aurkezpen ekitaldian. Tartean, ANDONI ORTUZAR Euskadi Buru Batzarreko presidentea, MAIALEN IRIARTE EH Bilduren bozeramailea, KOLDO TELLITU Ikastolen Elkarteko presidentea edo PAUL BILBAO Kontseiluko idazkari nagusia izan dira. Sustatzaileek azaldu dutenez, egitasmoa "Euskal Herriaren garapenean estrategikoak diren jakintza esparruetan proposamen kualifikatuak egiteko ideien laborategia" da.