Mezularia
11/13 sumarioko epaiketa
Amaia Izko:"Gure aportazioa egin dugu presoen etorkizuna konpontzeko"
11/13 sumarioan auzipetutako 47 kideetako bat da Amaia Izko abokatua. Mingarriena, Arantza Zulueta eta Jon Enparantza abokatuak berriro preso sartuko dituztela adierazi digu Izkok Mezularian.
-
Amaia Izko abokatua eta 11/13 sumarioko beste hainbat auzipetu.
10:23 min
Defentsak, Fiskaltzak eta AVT zein Dignidad y Justicia herri akusazioek akordioa lortu dute. 47 auzipetuetatik 45ek espetxea saihestuko dute. Aldiz, Arantza Zulueta eta Jon Enparantza preso sartuko dituzte, bost hilabeterako. Amaia Izkok Mezularian esan digu Zulueta eta Enparantzaren eskubideak errespetatzea espero dutela, eta "ez ditzatela berriro isolamendu egoera ankerrean jarri".