Mezularia
PIL-PILEAN
Aitor Amor: '140 orduko lana eduki dezake euskal makilak'
TOKIKOMen atalean euskal makilak hiru hamarkadatan zehar egiten aritu den Aitor Amor ezagutu dugu. Xehetasun guztiak zaintzen dituen artisaua da. Galtzeko zorian dagoen lanbideko profesionala.
-
Aitor Amor eta Egoitz Unamuno
19:07 min
71 urteko soraluzetarra duela 35 urte hasi zen euskal makilak egiten eta aurten erabaki du lanbidea uztea. Makilaren adaxka bakoitza zaindu eta lantzen du. Kontatu duenez, kiderrak eta muturrak dute lanik handiena, zilarrarekin, urrearekin eta larruarekin lantzen baititu.
TOKIKOMen atalean, Aitor Amor euskal makilaren egilearekin eta 'PIL-PILean'eko Egoitz Unamunorekin batera aritu gara solasean. Euskal makilaren jatorriaz, egungo egoeraz eta gordetzen dituen altxor txikiez hitz egin dugu 'Mezularia'n.