Itxi

Mezularia

AIURRI

TOKIKOMen atalean, Urnietako Sarobe arte eszenikoen guneaz aritu gara

'Aiurri'ko Joni Ubedarekin batera, Jaione Jauregi teknikaria gonbidatu dugu. Kultura oinarri duen guneak 25 urteko ibilbidea betetzen du aurten eta erakusketa bereziarekin ospatuko dute.

  • 15:20 min
imagen player
imagen player
imagen player

Abenduaren 15era arte, atrezzoko elementuekin, jantzi eta ikus-entzunezkekin osatutako erakusketa izango da ikusgai. Sarobe izeneko gunetik arrakasta handiko lanak atera dira, baina, hortaz gain, urte osoko ikastaroak ere eskaintzen dituzte.

'Mezularia'ko ''TOKIKOM''en atalean, 25 urteetan zehar egindako ibilbidea gogoratu dugu, izan ere, Urnietak ez ezik, Euskal Herriko arte eszenikoen parte direnek ere, bere egin dute Sarobe.