Itxi

Norteko Ferrokarrila

Norteko Ferrokarrila

Sei emakume matematikari, 'Norteko Ferrokarrilean'

Guillermo Roa

Euskadi Irratia

Matematikaren historian izan diren emakume ospetsuenak, bi emakume matematikariren eskutik .

Martxoaren 8a pasa den arren, ez dugu emakumearen eguna aipatu gabe utzi nahi izan. Horretarako, bi emakume izan dira gurekin: Nahikari Blanco eta Amaia Zugadi. Biak matematikariak. Eta biekin egin dugu atzera denboran; Historian izan diren emakume matematikari ospetsuenak gogoratzeko: Teano, Hipatia, Emile de Chatelet, Sophie Germain, Sofia Kovalevskaia eta Emmy Noether.

Nahikarik ahotsa jartzen dio normalean matematikako atalari, hilabetean behin, gutxi gorabehera. Eta atalaren edukia prestatzen laguntzen dio Amaiak, nahiz eta mikroaren aurrera etortzen ez den. Gaur bai. Gaur biak izango dira estudioan.