Itxi

portobello

Azaroak 8

'Portobello', bluesaren arrastoan

A.L.

Asier Leozek gidatuta, azaroaren 8an soul eta blues musikak izan dute tarte handiena Euskadi Irratiko musika saioan.

Soul doinuak nagusi, Asier Leozek azaroaren 8an gidatutako 'Portobello' saioaren hasieran, Nathaniel Rateliff & The Night Sweats taldearen eskutik; azken boladako ezusteko ederrenetakoa. Estilo horretan ezagutu genuen Eli 'Paperboy' Reed blues arrastoari erabat helduta omen dago orain. Horren disko berria ere ekarri dugu saiora.

Ultimate Painting, Vetiver eta Los Lobos ere izan ditugu entzungai. Klasikoaren tartean, Keb’ Mo, 90eko hamarkadan blues doinuak berpiztu zituen gizonaren aurreneko diskoa.

Entzun osorik, Nahieran, 'Portobello'.

ong>'.