Txiriboga
Karmele Gisasola
'Alboan laguntzaile on bat behar du harri-jasotzaileak'
Karmele Gisasola 'Zelai III' harri-jasotzailea izan dugu Txiribogan, gure galdetegia erantzuten. Bere ustez, harri jasotzen aritzeko, norbere indarrak besteko garrantzia du laguntzaile ona izateak.
-
Karmele Gisasola harri-jasotzailea.
10:28 min
Kamele Gisasolak anaiak eta lehengusuak baino erakustaldi gehiago egindakoan jarri zion bere buruari 'Zelai III' izena. Aurretik, beste herri kirol batzuetan ere aritzen zen, baina duela hiru urtetik hona, harri-jasotzailea ere bada. Egun, Euskal Herriko txapelduna da Gisasola.