Txiriboga
Julen Larra
'Ingeniaritzako bigarren urtean erabaki nuen musikan aritu nahi nuela'
Julen Larrañaga musika konpositorea da batez ere, baita ekoizlea ere, eta DJ moduan ere aritzen da batzuetan. Udazkenean argitaratuko du hurrengo lan handia, Levi's etxearentzat.
-
Julen Larrañaga. Argazkia: Àlex Basalobre.
10:25 min
Julen Larrañaga (Arrasate, 1997) musika konpositoreak Bartzelonan hasi zituen ikasketak, eta Ingalaterran jarraituko du hurrengo urtean. Julen Larra izenez aritzen da. Musika elektronikoa amonaren herriko jaietan entzun zuen, eta orduan erabaki zuen hori zela egin nahi zuena. Ingeniaritza ikasten hasi zen, baina bigarren urtean ulertu zuen ez zituela "berrogei urte" egin nahi ingeniari lanetan, eta musikarako jauzia egin zuen.