Txiriboga
Boris Bringas Orodreth
'Batzuek nahi gabe egiten dituzte beatboxeko soinuak'
Boris Bringas Euskal Herriko beatbox txapelduna izan dugu Txiriboga saioan. Orodreth izenez aritzen da, jendaurrean eta ikastaroak ematen.
-
Boris Bringas, Euskal Herriko beatbox txapelduna.
17:07 min
Beatboxean aritzen da Boris Bringas, Orodreth izenaren atzean. Teknika landua baino, berea ahots grabeetan aritzeko gaitasunarekin lotutako estiloa dela kontatu digu; "erritmo indartsu eta elektronikoak" erabiltzen ditu batez ere. Bere gorputza oso ongi ezagutzen duela dio, eta besteei irakasteko ere baliatzen duela hori.