Txiriboga
Elutxa txaranga
'Taldekide batzuek musika tresna berriak ikasi zituzten, txaranga osatzeko'
Euskal Herriko dozenaka herri jai giroan daude abuztuaren 14an. Festara hurbildu ezin, eta festa irratira ekarri dute Bortzirietako Elutxa txarangakoek. Hiru abesti eskaini dizkigute zuzenean.
-
Elutxa txaranga Euskadi Irratian.
26:45 min
Duela sei urte bildu ziren Lesakako bandan aritzen ziren zenbait musikari gazte, eta Elutxa txaranga sortu zuten. Izena, Lesakako Elutxa mendiagatik jarri zioten taldeari, eta gerora, bailarako herri gehiagotako jendea batu zitzaien. Egun, hamar kide aritzen dira astean behin egiten dituzten entseguetan, baina haien bueltan gehiago ere aritzen dira.
Lesakako Sanferminetan eta Altsasuko jaietan urtero jotzen dute, baita Donezteben ere, Amaia Telletxeak azaldu duenez: "Herria ezagutzeak beti laguntzen du, badakizulako zer eta noiz jo dezakezun". Telletxea bera izaten da abestien konponketak egiten dituena, eta beste musikari batzuen laguntza ere izaten dute. Anekdotak ere pilatu dituzte sei urteotan: "Herrialde Katalanetako Aran bailarakoa izan zen sekula egin dugun irteerarik xelebreena. Sekulako festa egin genuen; ez gara itzuli, baina guk oso ongi pasa genuen".
Elkarrizketa egin bitartean, hiru abesti eskaini dizkigute Elutxa txarangako zenbait kidek. Txiriboga saioan izan dira Amaia Telletxea, Mikel Maia, Joseba Bertiz, Jokin Pinatxo, Bixen Telletxea, Ander Goizueta, Julen Suarez, Aitor Altzugarai eta Ander Abuin.