Itxi

Txiriboga

Maialen Uitzi

'Gustatuko litzaidake euskara ikasi nahi duen jendea etortzea Zubimuxura'

Goizuetan kokatuta dagoen aterpearen ardura darama Maialen Uitzik. Jendearen erantzun positiboak harritu du gehien eta onartu digu gutxien gustatzen zaiona litera inguruak garbitzea dela.

  • Zubimuxu aterpea, Goizuetan

    Zubimuxu aterpea, Goizuetan

    17:18 min
imagen player
imagen player
imagen player

Zubiari musu ematen dion eraikina zaharberritu ondotik ireki zuten Zubimuxu aterpea Goizuetan. Gaur, Maialen Uitzi herriko gazteak darama eguneroko lanen ardura. Txiribogan, lanaren xehetasunak kontatzeaz gain, hainbat bitxikeria ere kontatu dizkigu.

Goizueta euskararen arnasgune izanik, ikasteko leku egokia dela azaldu digu. Bisitarien artean profil berezirik ez badago ere, zaldiekin doazenak eta mendizaleak maiz joaten dira Zubimuxura.