Txiriboga
ARGAZKILARITZA
Jaizkibelgo koloreen bailara ezagutu dugu Ainara Garciarekin
Argazkiak ateratzeko hainbat trikimailu eman dizkigu.
-
Jaizkibel
17:40 min
Argazkien bidez txoko ezberdinak ezagutzeko asmoz, beste bi argazki aurkeztu dizkigu Ainara Garciak "Txiriboga"n. Lehenengoa 'koloreen bailara'. Jaizkibelgo txoko hau nahiko ezkutuan dagoela azaldu du Garciak, baina harkaitzen tamaina, forma eta kolore biziak ikusgarriak direla dio. Argazkilariak hainbat gomendio eman ditu argazki on bat ateratzeko, besteak beste: arratseko argitan ateratzea. Bestalde, nazioartera bidaiatzeko aukera ere izan dugu. Bigarren argazkia Marokoko 'Erg Chegaga'ko basamortuan ateratakoa; argazkia oso argitsua den arren, gaueko 11ak aldera atera zuela aitortu du.