Itxi

Irratia

EGM datuak

525.000 entzuleko marka historikoa lortu dute EiTB Taldeko irratiek

Iazko lehen hiruhilabeteko neurketarekin alderatuta 71.000 entzule irabazi dituzte orotara, Radio Euskadik, Euskadi Irratiak, Gazteak, Radio Vitoriak eta EITB Musikak.

EiTB Komunikazio taldeko irratiekin 525.00.000 lagunek egiten dute bat egunero, Estudio General de Mediosek aurten egindako lehen neurketaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan eta eragin esparruan. Inoizko emaitzarik onenak dira EiTB Irrati taldearentzat. Astelehen honetan, apirilaren 22an, kaleratutako datu hauek agerian uzten dute EITBren lidergo sendoa. Iazko azken neurketarekin alderatua 71.000 entzule irabazi ditu EiTBko Irrati taldeak.

Irrati generalistei dagokienez:

· Radio Euskadik lortu du igoerarik nabarmenena: 234.000 dira egunero, EiTB irrati taldeko irrati entzunarekin bat egiten dutenak. 25.000 entzule irabazi ditu, hain zuzen ere, Radio Euskadik. Gipuzkoako irrati entzunena da oro har, ez bakarrik generalisten artean.

· Euskadi Irratiak 100.000 entzuleko markari eusten dio.

· Radio Vitoria emisora liderra da Araban 43.000 entzulerekin.

Irrati musikalen atalean berriz:

· Gazteak 125.000 entzuleko kopuruari eusten dio, lehen emisora musikala da Gipuzkoan eta Araban.

· EiTB Musikak 23.000 laguneko entzulego leialarekin jarraitzen du.

. EiTB Taldeak 1.120.000 ikusle, entzule eta Internet erabiltzaile ditu, irratia, telebista eta Internet batuta, EGMko irrati eta telebista datuari OJD Intercativak eitb.com-i ematen dizkion eguneko 79.000 erabiltzaile bakar gehitzen badizkiogu.