Irratia
EGM datuak
441.000 entzule ditu EiTBk, EGMren bigarren neurketaren arabera
Radio Euskadik entzulegoa sendotu du 200.000 entzuletik gora lortuz.
EiTBko irrati multzoak orotara 441.000 entzule eskuratu ditu, Estudio General de Mediosek egindako bigarren neurketaren emaitzen arabera. Ostegun honetan, uztailaren 4an, eman dira jakitera EGMren urteko bigarren neurketako emaitzak.
Radio Euskadik 213.000 entzule ditu egunero eta Radio Vitoriak, berriz, 48.000 lortu ditu. Euskarazko irratiei dagokienez, Euskadi Irratiak, Gazteak eta EITB Musikak 180.000 entzulerekin egiten dute bat.
Estudio General de Mediosek hiru neurketa egiten ditu urtean. Elkarrizketa pertsonal eta telefono deien bidez neurtzen ditu Estatu espainiarreko hedabide guztiek duten jarraitzaile kopurua.