Itxi

Irratia

80. urtemuga

Txokolatada Gasteizko Plaza berrian, Radio Vitoriaren eskutik

Pastelgileen elkarteak Radio Vitoriaren urteurreneko tarta aurkezteko aprobetxatu zuen ekitaldia, 80 urte betetzen baititu.

Atzo, San Prudentzio egunez Radio Vitoriak antolatu ohi duen txokolatada egin zen Gasteizeko Plaza berrian. Ekimena Valor txokolate enpresaren babespean egin zen, eta Arabako gozogile eta pastelgileen elkartearen, Diario de Noticias de Álava egunkariaren eta el Corte Inglés supermerkatuaren laguntza ere izan zuen.

Txokolate baten eta croissant baten truke borondatea eskatzen zen. Bildutako dirua Bultzain elkarteari bideratu zitzaion, Zubigarai kaleko etxerik ez duten pertsonentzako ostatua kudeatzen duenari, hain zuzen ere.

7.000 txokolate eta beste horrenbeste croissant banatu zituzten. Horrez gain, ekitaldiaren baitan, pastelgileen elkarteak Radio Vitoriaren urteurreneko tarta aurkeztu zuen, 80 urte betetzen dituela ospatzeko.