Itxi

Irratia

EGM audientzia datuak

426.000 entzulek egiten dute bat egunero EiTBko irratiekin

Urteko bigarren audientzia neurketa honetan 213.000 entzule dituzte euskarazko irratiek, eta Radio Euskadik 175.000 entzule ditu.

426.000 entzulek egiten dute bat egunero EiTBko irratiekin, ostegun honetan, uztailaren 3an, EGMk kaleratutako urteko bigarren audientzia neurketaren emaitzen arabera.

Euskarazko irratiek, guztira, 213.000 entzule dituzte egunero. Euskadi Irratiak emaitza nabarmena eskuratu du, astegunetan 100.000 entzuleren marka gaindituz. Gaztea irrati musikalak ere goiari eusten dio, aste barruan 110.000 entzule lortuz.

Radio Euskadik, berriz, 175.000 entzule ditu astelehenetik igandera, urteko lehen neurketan baino 2.000 entzule gehiago. Radio Vitoriak, halaber, entzuleak irabazi ditu lehen neurketarekin alderatuta: 38.000 lagunek egiten dute bat egunero irrati arabarrarekin, aurreko neurketan baino 15.000 entzule gehiagok.