Itxi

Irratia

Radio Euskadiri Saria

Aldundiak bizkaitar Argia Saria eman dio Radio Euskadiri

A.H. | EITB

Sariak maiatzaren 16an banatuko dira, Foru Jauregian egingo den ekitaldi berezian.

Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak erabaki du Radio Euskadiri Bizkaitar Argia saria ematea, irrati publikoaren 70. urteurrenean. Sariak maiatzaren 16an banatuko dira, Foru Jauregian egingo den ekitaldi berezian, eta ekitaldi berean, Bizkaia Irratiari eta Radio Nerviónek Bizkaia Saria jasoko dute.

Bizkaitar Argia

Euskal Irrati publikoak 70 urte bete dituenean eman zaio Bizkaitar Argia saria, eta Aldundiak haren ibilbidea eta Bizkaiko eta Euskadiko gizarteari egindako ekarpena eskertu nahi ditu sari honen bidez. Aldundiak ezagutzera eman nahi du, diktaduran sortu eta erbestearen laztasuna jasan arren, Radio Euskadi abangoardiako irrati eta gizartearen zerbitzura dagoen askatasunaren eta pluraltasunaren ikur bihurtu dela. Gainera, sari hau, 1946ko abenduaren 21ean sortu zenetik, euskal irrati publikoa errealitate bihurtu duten profesional guzientzat ere bada.

'Bizkaitar Argia-Ilustre de Bizkaia' sariak euren jokabide, zerbitzu eta jarrerengatik edozein ekintza sozialetan Bizkaia eta haren balioak sustatzen lagundu duten pertsona fisiko edo juridikoak, erakundeak edo herritar taldeak aintzatesten ditu.

Bizkaia saria

Bizkaia saria eman zaio Bizkaia Irratiari 25 urtez euskaraz egindako kalitatezko eskaintza mantentzeagatik eta bizkaiera zabaltzeko eta mantentzeko emandako laguntza, ordainezinagatik.

Radio Nerviónen kasuan, Bizkaiko Foru Aldundiak bat egin nahi du irratiaren 30. urteurreneko ospakizunekin.

Gizarte, kultur, kirol arloan edo beste arlo batzuetan nabarmendu diren pertsonak, erakundeak edo herritar taldeak aintzatesten ditu Bizkaia sariak.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea