Itxi

Tokikom

Kontzejuak bizkaian

Larruazabal administrazio batzarrak 500 urte bete ditu

Urduñako Udalean dauden lau kontzejuk osatzen dute Larruazabal administrazio batzarra

  • 15:28 min
imagen player
imagen player
imagen player

Aiaraldea komunikazio taldeko Aitor Aspuruk Larruazabalgo administrazio batzarraren mendeurrenaren berri eman digu Tokikom atalean. Berarekin batera, Larruazabalgo Jose Mari Gutierrez izan da 'Mezularia'n.

Bizkaian antolaketa berezi hori duen leku bakarra da Larruazabal. Lau kontzejutan banatuta dago: Lendoñogoiti, Lendoñobeiti, Mendeika eta Belandia. Administrazio batzarraren funtzionameduaren arauak 1516ko maiatzaren 4ean onartu zituzten.

Bosgarren mendeurrena nola ospatu duten eta kontzejuen egunoroko martxa zein den azaldu digute.