Itxi

Tokikom

Antzerkia

Xabier Leteren 'Gabon Txirrita' antzezteko prest Urnietan

2016ko kultur hiriburutzak, Donostia ez ezik, hainbat herri murgildu ditu kultur egitasmoetan. Urnietan, 'Gabon Txirrita' izeneko obra prestatzen ari dira. Antzezlan hori Xabier Letek idatzi  zuen.

  • 'Txirrita'

    14:50 min
imagen player
imagen player
imagen player

2016ko kultur hiriburutzak, Donostia ez ezik, hainbat herri murgildu ditu kultur egitasmoetan. Urnietan, 'Gabon Txirrita' izeneko obra prestatzen ari dira. Antzezlan hori Xabier Letek idatzi  zuen. Donostian eta Urnietan egingo dute antzelanaren estreinua irailean. Urnietako 30 lagunetik gora ari dira antzezlana prestatzen. Aktore lanetan gazteak zein helduak. Horietako batek 1982an ere parte hartu zuen, hain zuzen ere, antzezlana aurkeztu zen lehenengo aldian. Jose Manuel Lujanbio, 'Txirrita' bertsolariaren hainbat pasadizo kontatzen ditu obra honek. Aurten, 80 urte bete dira Jose Manuel Lujanbio 'Txirrita' hil zela, eta aitzakia ona iruditu zaie obra berriro antzezteko. Era horretan, duela mende bateko gizartearen argazkia ere izan nahi du obra honek. Egunotan burubelarri ari dira Urnietan antzezlana prestatzen. Ikusmin handia dagoela esan digute Joni Ubeda, Tokikom-eko kazetariak, eta, Joxeba Lizeaga antzezlaneko partaideak.