Itxi

Irratia

EGM

428.000 entzule EiTBko irratientzat, EGM-en bigarren neurtaldiaren arabera

EiTB.EUS

Gazteak, halaber, 117.000 entzule bereganatu ditu, eta lider da irrati musikalen artean, aste barruan, EAEn.

EiTBko irrati multzoak (Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria, Gaztea eta EiTB Musika), oro har, 428.000 entzuleko audientzia du astegunetan, EAEn eta eragin esparruan. Estudio General de Mediosek asteazken honetan (uztailak 5) eman ditu jakitera 2017ko bigarren neurketaren emaitzak. Hartara, EiTBko irrati taldeak iazko epe berean baino ia 10.000 entzule gehiago lortu ditu.

Irrati bakoitzari dagokionez, Radio Euskadik 130.000 entzule ditu, eta Radio Vitoriak 32.000 entzuleko kopurua erdietsi du, astelehenetik ostiralera, neurtaldi honetan.

Euskarazko irratiez ari garela, azpimarragarria da Euskadi Irratiak lortutako emaitza: 124.000 entzule, iazko epe berean baino 40.000 entzule gehiago. Gazteak, halaber, 117.000 entzule bereganatu ditu, eta lider da irrati musikalen artean, aste barruan, EAEn.

EiTB Musikarekin, azkenik, 25.000 entzulek bat egiten dute, EGMk asteazken honetan argitaratutako datuen arabera.