Irratia
Audientzia
Milioi erdi entzuletik gora EiTBko irratientzat, CIESen arabera
EiTB
Urteko lehen neurtaldian nabarmen gora egin dute EiTB taldeko irratiek.
EiTB komunikazio taldeko irratiekin (Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Gaztea, Radio Vitoria eta EiTB Musika) 515.000 lagunek egiten dute bat astegunetan Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan, CIESek maiatzaren 25ean argitaratu dituen emaitzen arabera. Datu hauek agerian uzten dute EiTBko irrati taldeak nabarmen egin duela gora. Halaber, astelehenetik igandera 488.000 entzule dituzte EiTBko irratiek, orain arte izan duten daturik onena.
Euskarazko irratiei dagokienez, Euskadi Irratiak 145.000 entzule ditu (behin bakarrik zan du emaitza hobea), Gazteak musika irratien artean lider izaten jarraitzen du, 113.000 entzule baititu, eta EiTB Musikak 36.000 entzule eskuratu ditu.
Irratiak banaka aztertuta, Radio Euskadik emaitza bikaina eskuratu du: 198.000 entzulek egiten dute bat horrekin astelehenetik ostiralera, eta 35.000 entzule irabazi ditu, iazko lehen neurtaldiko emaitzarekin alderatuta.
Berebat, Radio Vitoriak eutsi egin die bere datuei, eta 23.000 entzule bereganatu ditu astelehenetik ostiralera.
1.277.000 ikusle eta entzule EiTBrentzat egunero
Telebistari dagokionez, 789.000 ikus-entzule ditu ETBk, CIESek argitaratutako emaitzen arabera, eta telebista kateen artean ETB2 gailendu da aukera nagusi gisa. Hartara, EiTB Taldeak 1.277.000 ikus-entzule ditu, irratia eta telebista batuta, astelehenetik igandera.