Itxi

Irratia

Greba eguna

Radio Euskadiko zuzendaritzaren oharra

Radio Euskadi

Gaurko ELA, LAB eta beste zenbait sindikatuk greba orokorrerako deialdia egin dutela eta.

Gaurko ELA, LAB eta beste zenbait sindikatuk greba orokorrerako deialdia egin dutela-eta, Radio Euskadiko zuzendaritzak jakinarazi nahi du irratian langileen gehiengo zabalak normaltasun osoz egin duela lan, eta plantilaren %12 osatzen duten emankizunetako teknikoek deialdiarekin bat egin izanak baino ez duela eragotzi ohiko programazioa eskaintzea, gutxieneko zerbitzuak indarrean jarri behar izanik.

Zehazki, gutxieneko zerbitzuetatik kanpo, %80tik gora izan dira euren lanpostuetan egon diren goizaldeko eta goizeko txandetako langileak.