Itxi

Hiru Erregeen Mahaia

Pilotari onena Euskadi Saria

Oinatz Bengoetxea eta 'Xala' seigarren jardunaldiko onenak

I.E.

Euskadi Irratia

Oinatz Bengoetxea eta Ives Salaberry "Xala" seigarren jardunaldiko onenak, Aimar Olaizola lider sendoagoa.


Hiru aurrelari eta atzelari bat nabarmendu dira seigarren jardunaldiko asteburuan Euskadi Irratia Sariko epai-mahaikiden ustez. Jokoan zeuden puntu guztiak (60) Bengoetxeak eta Xalak eskuratu dituzte. Aritz Laskurain izan da atzelaririk nabarmenena (58), eta Zallako partiduan Olaizola II (49) eta Beginoren (45) arteko lehia estua ikusi dugu.

Sailkapen nagusian Aimar Olaizolak (277) lehenengo tokia sendotu du eta bigarrenarekiko aldea aregotu, honela , Begino (262) 15 puntura dauka. Barriola hirugarrena (257) 20 puntura, eta Xala laugarrena (251) 26 puntura.

Ikus sailkapean taula!