Itxi

Irratia

Udako programazioa

'Blai', 'Bihotzeko Fonoteka' eta 'Txiriboga' entzungai, Euskadi Irratian, udan

EiTB

Programazioak hainbat nobedade ekarriko baditu ere, albistegi eta magazin nagusiei eutsiko die.

  • Gorka Otaegik Manu Etxezortu ordezkatuko du 'Faktoria'n

    Gorka Otaegik Manu Etxezortu ordezkatuko du 'Faktoria'n

Udako programazioa hasiko da datorren astelehenean, uztailaren 1ean, Euskadi Irratian. Muinari eutsiko dio programazioak, baina hainbat nobedade eta aldaketa ere izango ditu. 'Faktoria' albistegiak udan ez du atsedenik hartuko, eta bere ohiko lantaldea txandakatuz arituko da uda osoan zer gerta, hura konta, urte guztian bezala, eguna albiste guztien jakitun hasi ahal izateko. 'Faktoria' magazinak ordubete aurreratuko du hasiera ordua, eta 09:00-12:00 bitartean, hainbat kolaboratzaileren laguntzaz, udako protagonisten esandakoak gurera ekartzeko. Gorka Otaegik hartuko du udan Manu Etxezorturen lekukoa.

Udako urteroko hitzorduari aurten ere ez dio hutsik egingo 'Blai' saioak. Eguerdiro Gari Udabek gai freskoak eta jai girokoak ekarriko dizkigu, arreta berezia eskainiz herri eta hiriburuetako jaiei.

Uztailaren 4an hasiko den Tourra bukatu eta Espainiako Itzulia hasi bitartean, saio berri bat topatuko du entzuleak arratsaldero. 'Txiriboga' gidatuko du Eneritz Aulestiak. Herrietan ohikoa izaten zen ostatu-dendei deitzen zaie 'txiriboga', eta saioaren filosofia ederki biltzen du izenburu horrek, salgai baino, debalde eskainiko dutelako Aulestia eta lankideek entretenimendua eta beharrekoa den informazioa.

Ohikoa denez, Euskal Herriko hainbat lagunen 'Bihotzeko Fonoteka' ezagutuko dugu aurten ere, bere abesti kuttunen bidez, biografi berezi bana osatuz. Kiroletako lankideek arreta berezia eskainiko diote arraun denboraldiari eta txirrindularitzako bi hitzordu nagusiei.

Asteburuetan, azkenik, 'Amarauna'k ez dio hutsik egingo bere asteroko hitzorduari, eta eguerdiro munduan eta Euskal Herrian gertatzen denaren berri emango dute 'Goizak Gaur' eta 'Mezularia' saioek.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia