Euskadi Irratia
Interneteko Nazioarteko Eguna
Gero eta oihartzun handiagoa dauka jendeak interneten dioenak
Euskadi Irratia
Orreaga Aranburu Overalia interneterako marketing enpresako kidea eta Iñaki Lakarra Mondragon Unibertsitateko irakaslea online erreputazioaz aritu dira "Faktoria"n.
Gero eta oihartzun handiagoa dauka jendeak interneten dioenak. Enpresa eta marken kasuan ere garrantzia handia du. Baina, ez da dagoeneko bakarrik enpesek esaten dutena, besteek enpresa eta markari buruz diotena ere kontuan izan behar da.
Horren arira, bi gonbidatu izan ditugu Faktorian. Orreaga Aranburu Overalia interneterako marketing enpresako kidea eta Iñaki Lakarra Mondragon Unibertsitateko irakaslea "Faktoria"n izan dira online erreputazioaz hitz egiten, eta horren ingurukoak izan dira ere biak egon diren Komunika 2011 jardunaldiak.
Aranburuk aipatu duenez, "Online erreputazioa zaindu eta kudeatzea komeni da, enpresaren edukiak plazaratu eta besteek diotena entzun behar da". Arazoak baldin badaude erantzun ahal izateko eta elkarrizketetan parte hartzeko aukera zabaltzen da horrela.
Lakarrak aipatu duenez, "sareak dauzkan arriskuak mantendu eta kontrolatu behar dira daukan abantailak gure alde edukitzeko".