Itxi

Ekosfera

EKOSFERA

Energiaren garraioa eta autokontsumorako aerosorgailua

Jokin Aldazabal

Euskadi Irratia

Tentsio altuko azpiegitura handiek badute historia eta badute etorkizuna: Sareen interkonexioa eta sare adimendunak.

  • .

Argindar elektrikoaz ari da oraingoan Ekosfera.
Argindarraren garraioaz, historiaz eta geroaz mintzo da Oihane Abarrategi irakaslea.
Araban berriz, industrien autokontsumorako pentsatutako aerosorgailu bat prestatu dute, potentziaz ertaina, 100 kw eta xede duena ez primen merkatua, baizik autokontsumoa. Behar handiak eta haizelekuan diren lantegiak dira bezero potentzial.