Itxi

Irratia

23:15etik aurrera

Drogak eta sexualitatea hizpide, asteleheneko 'Ilargipean'

K.A.

Euskadi Irratia

Olatz Berastegi sexologoa izango du lagun Dani Arizalak.

Hamaika uste oker dago drogak eta sexualitatea lotzen dituena eta horren inguruan mintzatuko dira astelehenean Euskadi Irratiko 'Ilargipean' saioan, 23:15etik aurrera.

Drogek sexu-grina pizten duela diote batzuk eta sexuaz gozatzeko aholkatzen dituzte. Beste batzuek, aldiz, sexualitateari oztopoak sortzen dizkiotela uste dute, sexu-grina piztu bai, baina ekintzaren orduan gure genitalek ez dutela erantzuten eta, gainera, denborarekin ahuldu egiten direla. Baina zein da drogen eta sexualitatearen erlazioa orduan? Olatz Berastegi sexologoak lagun duela, hainbat uste oker baztertzen eta gaia hobeto ulertzen saiatuko da Dani Arizala.

Hamaika uste oker dago drogak eta sexualitatea lotzen dituena eta horren inguruan mintzatuko dira astelehenean Euskadi Irratiko 'Ilargipean' saioan, 23:15etik aurrera.Drogek sexu-grina pizten duela diote batzuk eta sexuaz gozatzeko aholkatzen dituzte. Beste batzuek, aldiz, sexualitateari oztopoak sortzen dizkiotela uste dute, sexu-grina piztu bai, baina ekintzaren orduan gure genitalek ez dutela erantzuten eta, gainera, denborarekin ahuldu egiten direla. Baina zein da drogen eta sexualitatearen erlazioa orduan? Olatz Berastegi sexologoak lagun duela, hainbat uste oker baztertzen eta gaia hobeto ulertzen saiatuko da Dani Arizala.