Amarauna
Eguberri egunez
Zuzeneko kantaldia, Euskadi Irratiko 'Amaraun'ean
A.A.
Euskadi Irratia
Maider, Ainhoa eta Arantxa Ansa ahizpen eskutik.
Kantuz emango diote ongietorria Eguberriari igandeko 'Amarauna' saioan. Euskal kantuak izango dira, eguberritakoak albora utzita. Hiru emakumeren ahots eztiak hartuko du zuzeneko kantaldian Euskadi Irratiko irratsaioa hamaika eta erdietatik aurrera, Maider, Ainhoa eta Arantxa Ansa, hiru ahizpa kantari entzuleen mezuekin batera. Euskal kanturik ezagunenak emango dituzte Aranotik datozen hiru emakume hauek.