Irratia
Audientzia oharra
Gaztea Irratia, irrati musikalen artean gehien hazi dena
A.E.
EITB
125.000 entzule bildu ditu, astelehena eta ostirala bitartean, Euskal Autonomia Erkidego eta Nafarroko entzuleak kontutan hartuta, CIESen azken audientzia neurketak dioenez.
-
Gaztea. EITB
Gaztea irratia, irrati musikalen artean gehien hazi dena da. 125.000 entzule bildu ditu, astelehena eta ostirala bitartean, Euskal Autonomia Erkidego eta Nafarroko entzuleak kontutan hartuta, CIESen azken audientzia neurketak dioenez. 2011 urteko bataz bestekoa 132.000 entzule izan dira Gaztearentzat.
Azken audientzia neurketaren arabera eta lurraldez lurralde aztertzen badugu, Gipuzkoan lider absolutoa da Gaztea berriz ere. Astean zehar 50.000 entzule izan ditu CIESeko azken neurketen arabera. Bizkaian, Araban eta Nafarroan ere audientzia handia metatu du, eta lehenengo postuetatik oso gertu da euskara hutsean egiten den irrati musikala. Gainera, entzuleen adina -targeta- kontutan hartzen bada, Gaztea da, Euskal Erkidegoan, gazteen arteko lehenengo aukera.
Gaztea koktela bertako musika eta ebentoekin eta hit internazionalekin egiten da. Gazteek zer entzun nahi dutena bilduz, alegia. Eta badirudi asmatzen ari dela EITBko irrati musikala. Gainera, musikari eskaintzen dizkion orduak aparte, goizeko magazin iratzargaialua edo eta iluntzeko magazinek ere arrakasta handia dute gazteen artean. Gaztea irratiaren hazkuntza ikaragarria da, azken hiru urtetan entzule kopurua bikoiztu egin baitu. Aintzat hartzeko datua: euskaraz egiten den irratia baita.