Itxi

Ilargipean

Asteazkenean, 23:15ean

Adostutako hitzorduan zenbat denbora itxaron behar da?

Dani Arizalak gidatuta eta Mikel Plazaola psikoanalistaren laguntzarekin.

  • EITB

Puntuala izaten saiatzen naiz beti; egoera aztertu baitut, eta konturatu naiz, zain dagoenak memorian biziki finkatzen dituela berandu iristen denaren akatsak. Nicola Boileau-Despréaux poetaren hitzak dira hauek. Izan ere, adostutako hitzorduan zenbat denbora itxaron behar da? Hauxe da asteazkenean landu nahi dugun gaia. Zenbaterainoko garrantzia du garaiz iristeak ? Zer islatzen du inpuntualitateak? Eta zein ondorio ditu? Gaur jakingo dugu Mikel Plazaola psikoanalistaren eskutik, gaur gauean, 23:15etik aurrera "Ilargipean", Euskadi Irratian.