Itxi

Irratia

Asteazkenean

Gizonei egozten zaizkien aurreiritziak, asteazkenean 'Ilargipean'

D.A.

Euskadi Irratia

Edu Portilla berdintasun teknikariarekin aztertuko dute gaia.

  • aurreiritziak

Gizonezkoei, nolatan ba loreak oparitu!... gizonezkoek ez dituzte kolore biziko arropak janzten… gizonezkoek futbolzale izan behar dute… Hamaika estereotipo dira gizonei atxikitzen zaizkienak oraindik orain. Baina, zein da estereotipo hauek gizartean gaur egun duten indarra? Eta gizonengan? Belaunaldi gazteek garai bateko presio berbera jasaten al dute egun?

Asteazken honetako gaia beraz, Gizonei atxikitutako beste zenbait aurreiritzi, eta Edu Portilla berdintasunean adituarekin batera, Ibai moda diseinatzailea eta Imanol lore saltzailea ere izango dira 'Ilargipean' saioan 23:15etik aurrera, Euskadi Irratiaren sintonian.