Irratia
Irratsaioa
Euskal Monetaren bila larunbateko 'Amaraun'ean
Dani Lasa Mugaritz Jatetxeko garapen eta berrikuntza arduradunak, berriz, Munduko ezkontzei buruz hitz egingo du
-
Dirua
Euskal moneta izango dute hizpie larunbatean 'Amaraun'ean. Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoan, Ambes elkartea ari da moneta alternatiboaren bila. Ohitura ekologikoagoak, gizatiarragoak, eta euskara bultzatuko dutenak ekarriko lituzke moneta honek.
Dani Lasa Mugaritz Jatetxeko garapen eta berrikuntza arduradunak Munduko ezkontzei buruz hitz egingo du 'Amaraun'ean. Erritoak, oturuntzak, prezioak, jantziak… nolakoak izaten diren. Munduko Medikuen elkarteak Done Jakue bidearen onurak erakutsiko ditu eta Izaskun Iturrioz Medikuak, zahartzaro sasoitsua izateko aholkuak emango ditu.