Itxi

Irratia

Euskadi Irratian

Esklerosi Anitzaren Eguna, igandeko 'Amarauna' saioan

A.A.

Euskadi Irratia

Horrez gain, Joanes Etxebarria eta Irati Jimenez kolaboratzaileekin mintzatuko dira.

  • Mojate - Busti zaitez.

    Mojate - Busti zaitez.

Esklerosi Anitzaren eguna izaki, Javier Olaskoaga medikuarekin hitz egingo dute igandeko 'Amarauna' saioaren hasieran. Horrez gain, Joanes Etxebarria eta Irati Jimenez izango ditu solaskide Arantxa Arzak. Lehenak, asteari begiratua emango dio; bigarrenak, astebururako bere alea utziko du zintzilik.

San Fermin festaren zipriztinak nonnahi azalduko dira 'Amaraun'ean eta arkitekturaz ere hitz egingo dute Ainhara Sagarna arkitektuarekin. Egurrezko arkitekturaren garrantziaz eta bilakaeraz jardungo da.