Irratia
Gaztea
Amaia Artetxe eta Xabier Bolunbururekin, 'didafresh', abuztuan
A.E.
EITB
Joseina Etxeberria eta Ainhoa Vitoriaren lekukoa hartuz, egunero aurkeztuko dute irratsaioa 09:00etatik 12:00etara.
-
Amaia Artetxe eta Xabier Bolunburu
Astelehenetik aurrera, Amaia Artetxe eta Xabier Bolunburu izango ditu gidari udako 'dida fresh' Gazteako irratsaioak. Uztailean Joseina Etxeberriak eta Ainhoa Vitoriak astelehenetik ostiralera 09:00etatik 12:00etara aurkeztu duten tartea gidatuko dute Artetxek eta Bolunburuk.
Amaia Artetxe aurretik ere Gaztean aritu izan da esatari moduan. Telebistan eskarmentu zabala du aurkezle eta erreportari bermeotarrak. Xabier Bolunburu, berriz, urtean zehar asteburuan dabil Gaztean eta iaz bezala, abuztuan, astegunetako goizetan izango dugu.
Uda giroan, Euskal Herriko hondartza eta jaietan murgiltzen da 'didafresh'. Musika ona, berri bitxiak, lehiaketak eta gure udako geografiatik ibiltzeko behar den informazio eta umorea dakartza magazinak.