Arrauna
Larunbatean
TKEko bazkideentzako ezohiko batzar informatiboa
eitb.eus
TKEko Batzarra ezohiko saioan bilduko da larunbatean playofferako gonbidapenak eta parte-hartzaileak aztergai.
Larunbat honetan, 11:00etatik aurrera, TKEko bazkideak elkarteak Oiartzunen duen egoitzan bilduko dira.
Ezohiko batzar honek puntu bakarra izango du aztergai: irailaren 16 eta 17an Bermeo eta Portugaleteko uretan jokoan jarriko den Eusko Label Ligako playofferako gonbidapenak nola banatu eta bertan zein traineruk parte hartuko duten.
hartuko duten.