Beste kirolak
EHF Europako Liga
Bidasoak EHF Europako Ligan aritzeko gonbidapena jaso du, eta aurretiko kanporaketa bat gainditu beharko du
EITB
Bidasoak hilaren 15ean jakingo du zein aurkari izango duen aurreko kanporaketa horretan, eta txanda horretako partidak abuztuaren 30etik irailaren 7ra bitartean jokatuko dituzte.
-
Bidasoa bikain aritu zen, 2024-25 denboraldian, Europako txapelketan. Argazkia: EITB.
EHFk gonbidapena bidali dio IRUDEK Bidasoa Iruni, Gipuzkoako taldeak 2025-26 denboraldiko EHF Europako Liga jokatzeko, euskal klubak astearte arratsaldean iragarri duenez, eta aurretiko kanporaketa bat jokatu beharko du. Bidasoak hilaren 15ean jakingo du zein aurkari izango duen aurretiko kanporaketa horretan, datorren asteko asteartean egingo baitute zozketa, eta txanda horretako partidak abuztuaren 30etik irailaren 7ra bitartean jokatuko dituzte.
Zozketan, baliteke Bidasoari maila handiko aurkariren bat egokitzea; esaterako, talde hauek izango dira: TSV Hannover-Burgdorf (Alemania), Savehof (Suedia), Gorenje Velenje (Eslovenia), Kriens Luzern (Suitza), Elverum (Norvegia) edo Saint Raphael (Frantzia).
Multzo fasea urriaren 14an hasiko da, eta abenduaren 2an amaitu. 2024-25 denboraldian, Bidasoa final laurdenetaraino iritsi zen txapelketa honetan.

