Itxi

Beste kirolak

GOLFA

Bertan behera utzi dute Valderramako LIV Golfeko lehen jardunaldia, haize bortitza dela eta

AGENTZIAK | EITB

Jon Rahm bizkaitarrak 14. zuloaren amaieran sailkapeneko 6. postuan zegoenean utzi behar izan du jokoa.

  • Jon Rahm. Argazkia: EFE

    Jon Rahm. Argazkia: EFE

Valderraman lehiatzen ari den Andaluziako LIV Golfeko lehen jardunaldia eten behar izan dute ostiral honetan, haize bortitzak eraginda, txapelketan parte hartzen ari diren 54 jokalariak ibilbidearen azken laurdenari aurre egiten ari zirenean.

Mendebaldeko haizea ibili da txapelketa hasi denetik, baina jardunaldiaren bigarren zatian areagotu egin da, eta 50 km/h-tik gorako boladak izan dira. Ondorioz, greenean zeuden zenbait bola mugitu egin dira, haizearen intentsitateagatik.

Antolatzaileek jokoa gelditzea erabaki dutenean, Joaquin Niemann txiletarra, Cameron Smith australiarra, Talor Gooch eta Lee Westwood estatubatuarrak eta Branden Grace hegoafrikarra zeuden lehen postuan, lider.

Jon Rahm bizkaitarrak 14. zuloaren amaieran utzi behar izan du jokoa, sailkapeneko 6. postuan zegoenean Bryson DeChambeau estatubatuarrarekin eta Sergio Garciarekin berdinduta.

Ordubete baino gehiago zain egon ondoren, eta haizeak baretzen ez zuela ikusita, jardunaldia bertan behera utzi, eta larunbateko 08:00ak arte atzeratu dute.