Itxi

Beste kirolak

Surfa

Janire Gonzalez-Etxabarri surflaria, txapeldunorde Qualifying Serieetako Lacanau Pro txapelketan

EITB

Annette Gonzalez-Etxabarri ahizpak eta Adur Amatriainek hirugarren postuan bukatu dute.

  • Janire Gonzalez-Etxabarri. Argazkia: Basque Team

    Janire Gonzalez-Etxabarri. Argazkia: Basque Team

Basque Teameko Janire Gonzalez-Etxabarri surflariak bigarren postuan bukatu du Qualifying Serieetako Lacanau Pro txapelketa. Euskal surflari asko bildu ditu txapelketak, eta Annette Gonzalez-Etxabarri ahizpa eta Adur Amatriain hirugarren postuan sailkatu dira bertan.

Finalerdietan, Gonzalez-Etxabarri ahizpen arteko borrokaldia iritsi da. Orain arte bien arteko norgehiagoketan, Janirek sei garaipen lortuta zituen, eta Annettek bi; gaur ahizpa nagusia atera da garaile (7-2, beraz). Epaileek hobeto puntuatu dituzte Janireren olatuak (12.73 puntu jaso ditu guztira), eta horrela, Janirek mendean hartu du Annette.

Finalean, Janirek 4.83 puntu lortu ditu bere laugarren olatuan, eta borrokan jarraitu du Lelior israeldarrak 6.00 puntu lortu dituenean ere, baina ez du gainditzea lortu eta bigarren postuarekin konformatu behar izan du.

Bestalde, Adur Amatriainek finalerdietarako txartela erdietsi du Jacobo Trigo kantabriarra azpiratuz. Bertan, baina, Tiago Carrique gehiago izan da. Frantziarraren seigarren olatua (7.50 puntu) gaindiezina izan da gipuzkoarrarentzat.