Itxi

Beste kirolak

Eskubaloia

Bidasoa Irunek Bragari aurre egin beharko dio, EHF Europa Ligako sailkapen fasean

EITB MEDIA

Joanekoa etxean jokatuko du Irungo taldeak, abuztuaren 30 eta 31ko asteburuan; itzulikoa, ordea, Portugalen izango da, iraileko lehen asteburuan.

  • Abuztuaren 30 eta 31ko asteburuan hasiko da kanporaketa, Artalekun

    Abuztuaren 30 eta 31ko asteburuan hasiko da kanporaketa, Artalekun

ABC Braga izango da Bidasoa Irunen aurkaria EHF Europa Ligako sailkapen fasean. Hori izan da astearte eguerdian Vienan egindako zozketaren emaitza.

Horrenbestez, bidasotarrek abuztuaren 30 eta 31ko asteburuan izango dute joaneko hitzordua, Artalekun. Ondoren, handik astebetera (irailak 6-7) itzulikoa jokatuko dute, Portugalen.

Joan den edizioan, Alex Mozasen taldea final laurdenetara heldu zen, Alemaniako Melsungenek kanporatu zuen arte.