Beste kirolak
Golfa
Burmester atera da garaile Chicagon, Rahm eta Ballester play-offean gaindituta
I. G. | EITB
Hiru golflariek parraren azpitik 9 kolperekin amaitu dute hirugarren jardunaldia, lehen postuan berdinduta, eta berdinketa hausteko play-offa jokatu behar izan dute.
-
Jon Rahm. Argazkia: EFE.
Dean Burmester hegoafrikarra nagusitu da igande honetan Chicagoko LIV Golf txapelketan, berdinketa hausteko play-offean Jon Rahm bizkaitarra eta Josele Ballester espainiarra menderatuta.
Hiru golflariek parraren azpitik 9 kolperekin amaitu dute hirugarren jardunaldia, lehen postuan berdinduta, eta berdinketa hausteko play-offa jokatu behar izan dute.
Rahmek ondo hasi zuen txapelketa ostiralean, parraren azpitik 3 kolpeko txartela (68) aurkeztuta, eta larunbatean marka hori hobetu zuen, 67 kolpe eginda. Horri esker, bigarren postuan berdinduta iritsi da azken jardunaldira.
Igandean, 69 kolperekin amaitu du ibilbidea, Ballesterrekin berdinduta, baina Burmesterrek huts egin du eta aurkariek baino bi kolpe gehiago behar izan ditu.
Hala ere, hegoafrikarrak irabazi du txapelketa, berdinketa hautsita.

