Beste kirolak
Golfa
Rahmek balentria lortu eta Niemann garaitu du LIV Golf txapelketan
EITB
Indianapoliseko (AEB) txapelketan lortu du, Joaquin Niemann txiletarra gaindituz egutegiko azken hitzorduan.
-
Jon Rahm. Argazkia: LIV Golf.
Jon Rahm bizkaitarrak LIV Golfa irabazi du igande honetan, bigarren urtez jarraian, Indianapoliseko (AEB) torneoan egindako balentriari esker. Horri esker, Joaquin Niemann txiletarra gainditu du egutegiko azken hitzorduan.
Barrikakoak hirugarren jardunaldi bikaina egin du, 11 kolperekin parraren azpitik, eta horri esker, liderra izan da ia azken unera arte, 22 kolpe pilatuta parraren azpitik.
Baina Sebastian Muñoz kolonbiarrak berdindu egin du azken zuloan, eta horrek berdinketa hausteko play-offera eraman du jardunaldia. Hala ere, ordurako Niemann bost kolpera atzetik geratu da, eta horrek Rahmen garaipena bermatu du zirkuituan.
Play-offean, Muñozek Rahm gainditu du.
.@JonRahmOfficial lifts the Individual Championship trophy for the second time ¿¿#LIVGolfIndy @LegionXIIIgc pic.twitter.com/ocmmZ6azz2
— LIV Golf (@livgolf_league) August 17, 2025

