Itxi

Beste kirolak

IBERIAR SUPERKOPA

Bera Berak gaur jokatuko du Iberiar Superkopako finala, Benficaren aurka

EITB MEDIA

Finala Anaitasuna pabiloian jokatuko dute, 20:00etan, eta neurketa zuzenean emango dugu ETB4n eta eitb.eus atarian.

  • Lisanne Kruijswijk, Bera Berako jokalaria. Argazkia: Super Amara Bera Bera

    Lisanne Kruijswijk, Bera Berako jokalaria. Argazkia: Super Amara Bera Bera

Super Amara Bera Berak eta Benficak gaur arratsaldean jokatuko dute Iberiar Superkopako finala, atzo Madeira Andebol SAD eta Replasa Beti-Onak menderatuta, hurrenez hurren. 

Lehen finalerdian, Bera Bera zen faborito nagusia, eta Imanol Alvarezen neskek ez zuten hutsik egin. Hasieratik bukaeraraino izan ziren nagusi, eta 31-21 gailendu ziren.

Bigarren finalerdian, Replasa Beti-Onak balentria egiteko zorian izan zen, eta Irungo taldeak estu hartu zuen Benfica. Azkenean, baina, Portugalgo taldeak lortu zuen finalerako txartela, ozta-ozta izan bazen ere: 24-25.

Bera Bera eta Benficaren arteko final handia Iruñeko Anaitasuna pabiloian jokatuko da, 20:00etan, eta partida zuzenean ikusi ahalko da ETB4n eta eitb.eus atarian.